2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

Ipuinak egiten!



Gaurko klasean, irakasleak bideo bat jarri egin digu, beste eskola batean egin duten ipuin bati buruz. Autismo izeneko gaixotasun bat daukan mutiko bati doa, eta irakasleak eman digun informazioa ulertu arren, ipuinarekin hobeto ulertu dugu. Gustoko izan dugunez, irakasleak proposatu digu guk beste ipuin bat egitea, beste gai bat aukeratuz. Espero dugu laster gure proiektua zuei erakustea. Hemen usten dizuegu guk ikusitako bideoa, baliogarria eta interesgarria iruditu zaigulako baita ere.

2013(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

Olentzeroren panpina eskolan!

Gabonak heldu direnez, guztiak batera aterako gara ostiral honetan olentzerori abestera. Dagoeneko gutun bat idatzi diogu, opariak eskatuz, eta espero dugu gurekin ondo portatzea. Gainera, eskolan Olentzeroren panpin bat jarri dugu, bera pozik egoteko. Hemen uzten dizuegu argazkia!

2013(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

Ikasi jolasten!

Gaur andereñoak ikasgai bakoitzeko ariketak egiteko web orri bat erakutsi  digu eta oso interesgarria iruditu zaidanez, hona hemen uzten dizuet, edonork goza ditzan. Jolasten ikasteko modu dibertigarria izan da guretzat!!

2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

Gabon marrazkia


Hementxe daugagu Jonek gabonei buruzko utzi digun marrazki bat. Gabon zoriontsuak opa dizkizue!!!


Matematikako ariketak

Matematikako gai desberdinak lantzeko ariketak jarriko dizuet. Amaitzerakoan, egiaztatu-ri klikatu ariketa zuzentzeko. Zuzentzerakoan ez baduzue ariketa edo emaitza ulertzen, mesedez, klasean galdetu.

Ariketak egin nahi badituzu klikatu hemen


Olentzero abestia

Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duanian,
negua heldu dala
lasterka etorri da,
berri ematera.
Horra horra,
gure olentzero!
pipa hortzetan duela,
eserita dago.
Kapoiak ere baditu,
arraultzatxuekin,
bihar meriendatzeko
botila ardoakin. (bis)
Olentzero, Buru handia,
entendimentuz jantzia.
Bart arratsean
edan omen du,
hamar arroko zahagia.
hau urde tripa haundia!
TRALARARA TRALARARA… (bis)

Olentzeroren ipuina

Garai batean maitagarri eder bat bizi zen Euskal Herriko basoetan. Egun batean maitagarria basoan bere adatsa orrazten zuen bitartean zuhaixka batzuen artean prakagorriek ume jaio berria aurkitu zuten. Maitagarriarenera eraman zuten eta honek, hunkituta, bere babespean haurtu zuen eta dohain hauek eman zizkion: Indarra, Kuraia eta Maitasuna. Hurrengo egunean goiz, maitagarriak haurtxoa basoko etxe zahar batera eraman zuen, haurrik ez zuten bikote batengana.  Olentzeroa han zoriontsua bizi zen eta gizon atsegina eta osasuntsua zen.
Olentzero oso azkarra eta trebea zen bere eskuekin.  Orduan, egurrezko jostailuak egin zituen umezurtzentzat. Ume hauek asko maite zuten Olentzero. Baina egun batean haziea bortizki zebilen eta tximista batek umezurtzen etxea hartu zuen. Berehala sua hedatu zen. Olentzero konturatu zenean, denborarik galdu gabe erretzen ari zen etxean sartu zen haurrak sutik salbatzera. Horretan zegoenean etxearen habe zahar lodi bat jausi zen bera harrapatzen eta hiltzen. Sutatik argi distiratsu bat irteten ikusi zen. Maitagarriak gertatutakoaz ohartzean nahi izan zuen Olentzero betirako bizi izan dadin ume guztientzat eta horrezkero jostailuak eta bestelako opariak egingo zituela Euskal Herri osoko umezurtzentzat.


Eskulanak egiten ikasi!!

Gaur hainbat eskulan egiteko pausuak azaltzen dituen web orri bat jarriko dizuet.
Gogoratu etxean egiten dituzuen eskulanak eta marrazkiak klasea apaintzeko ekarri dezakezuela.

Eskulanak nola egiten diren ikusi nahi baduzu klikatu hemen 


Plastika




Kaxa bat egin genuen pasadan astean, bi jokoekaz, 
bakoitza alde banatara. Joko bat, "Hiru zuzenean" zen, 
eta bestea "Lau zuzenean".

Guk nahi izan dugun modura apaindu ditugu.



Artilezko pilotak

Aste honetan artilezko pilotak egiten ikasi dugu. Kolore askotakoak egin daitezke, eta tamaina desberdinetakoak. Oso dibertigarriak dira!!!