Garai batean maitagarri eder bat bizi zen Euskal Herriko basoetan. Egun
batean maitagarria basoan bere adatsa orrazten zuen bitartean zuhaixka
batzuen artean prakagorriek ume jaio berria aurkitu zuten.
Maitagarriarenera eraman zuten eta honek, hunkituta, bere babespean
haurtu zuen eta dohain hauek eman zizkion: Indarra, Kuraia eta
Maitasuna. Hurrengo egunean goiz, maitagarriak haurtxoa basoko etxe
zahar batera eraman zuen, haurrik ez zuten bikote batengana. Olentzeroa
han zoriontsua bizi zen eta gizon atsegina eta osasuntsua zen.
Olentzero oso azkarra eta trebea zen bere eskuekin. Orduan, egurrezko
jostailuak egin zituen umezurtzentzat. Ume hauek asko maite zuten
Olentzero. Baina egun batean haziea bortizki zebilen eta tximista batek
umezurtzen etxea hartu zuen. Berehala sua hedatu zen. Olentzero
konturatu zenean, denborarik galdu gabe erretzen ari zen etxean sartu
zen haurrak sutik salbatzera. Horretan zegoenean etxearen habe zahar
lodi bat jausi zen bera harrapatzen eta hiltzen. Sutatik argi distiratsu
bat irteten ikusi zen. Maitagarriak gertatutakoaz ohartzean nahi izan
zuen Olentzero betirako bizi izan dadin ume guztientzat eta horrezkero
jostailuak eta bestelako opariak egingo zituela Euskal Herri osoko
umezurtzentzat.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina